Garizumako 1. igandea B ABESTIAK (2015-02-22)

SARRERA

Deika naukazu,
Jauna, zu zaitut
beti lagun;
erruki nitaz,
nire oihua,
“arren entzun” (2).

Gizakumeok
noiz arte zauzte
bihotz gogor?
Huskeri zale
gezurretara
hain erorkor!

SALMOA (Mintzo eta Kantu B 2015-4 Garizuma 4/14)

Leiala zara zintzoekin,
Ituna gorde dutenekin.

Erakutsi niri, Jauna, zeure bideak,
adierazi zeure bidexkak.
Eraman nazazu zeure egi bidetik, eta argitu,
zu baitzara nire Jainko salbatzaile,
zu zaitut egun osoan neure itxarobide- R/.

EBANJELIO AURREKOA(Mintzo eta Kantu B 2015 Garizuma 4/15)

JESU KRISTO GURI MINTZA,
ARGI GURE BIHOTZA

Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jaungoikoaren ahotik irteten den
hitz guztitik baizik.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

SANTU, SANTU, SANTUA
JAINKO JAUNA
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak
SANTU, SANTU, SANTUA
JAINKO JAUNA.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena
SANTU, SANTU, SANTUA
JAINKO JAUNA

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Izan zaitez beti, Jesus maitea,
gure bihotzaren Jaun ta Jabea.

Jesusen bihotza dago suturik,
maitasuna agertzen alde guztitik.-R/.

Non aurkituko da bihotz gogorrik,
bihotz honen suan urtuko ez denik.-R/.

Ez du Jesus onak, ez, atseginik,
gu oso bereak egin gaberik.-R/.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
“zeruko atea,
itsasoko izarra” (2)