Urteko 34. igandea B Kristo Errege ABESTIAK 2021-11-21

SARRERA

Kristo gure Errege / adora dezagun,
zeru-lurren jabe / aitortu dezagun.

Fede bizi baten denok ernai, / zureak gara gu, o Jesus, bai,
zureak gara gu, o Jesus, bai; / ez beste jaberik ez dugu nahi.

AINTZA

Aintza zeruetan / Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.-R/

Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo, / Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.-R/.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean / jarririk zaude Zu, erruki Jauna.- R/

Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.- R/.

SALMOA

Zu zara, / Jauna, / gure+Errege.

Lurbira berak / jarri du sendo, / ez du koloka egingo.
Sendo dago / betidanik zure aulkia, / Zu betidanik zara.- R/.

Aleluia, aleluia, aleluia.

Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Bedeinkatua / gure aita Dabidengandik datorren erreinua.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Gora Jainkoa 7,26. or.

Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua, Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.

JAUNARTZEA

R/.-Kristorekin guk fede bera, / Bataio bera, bera Jainkoa
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean / zati asko, bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak. / Hargatik, gora diogu…-R/

Erakusten du / hau dela gure bidea.
Egin dezagun / batasun (e)ta bakea / Hargatik, gora diogu…R/
)
Erakusten du / hau dela gure bidea.
Egin dezagun / batasun (e)ta bakea / Hargatik, gora diogu…R/

Deituak gaitu, / eta geroztik gabiltza / zabaldu nahiez, Jesus,
zure esperantza / Hargatik, gora diogu… R/-

AZKENA

R/. Agur, erregin goien goiena,
poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea,
zuzen bidea zerurako.

Ama gozoa, gorde gaitzazu,
lagun (ie)zaguzu erbestean;
beti-betiko hor gora-gora
zure ondora joan gaitean R/.