Urteko 29. igandea B ABESTIAK 2021-10-17
SARRERA
R/. Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.
Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA
Gure artera / betor, Jauna, / zure betiko / bihotz ona.
Geure bihotza / Jaunaren zain dugu,
lagun eta babes / bera baitugu.
Betor gugana, Jauna, / zure maitasuna,
zugan baitugu / geure uste ona.-R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Gizonaren Semea / besteak zerbitzatzera / etorri da,
eta bere bizia / askoren erospen-sari / ematera.- R/
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena.
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut
Nahigabean ere / hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
AZKENA
Agur, Jesusen Ama, / Birjina maitea,
agur, itsasoko izar / distiratzailea;
agur, zeruko eguzki / pozkidaz betea,
“agur, bekatarien / kaia eta estalpea” (2).