Urteko 14. igandea B ABESTIAK (2021-07-04)
SARRERA
Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri, esker otoitz, maitasuna.
Mundu guztiak bete dezala Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila, harek dakarren Argia.-R/
AINTZA
“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).
Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.
SALMOA Mintzo eta Kantu Urtekoa 2015 7/62
Erruki hutsa / dugu Jauna, / errukia ta / maitasuna.
Zugana jasotzen ditut begiak,
Zeruan errege zaren horrengana.
Nola morroien begiak nagusien eskuetara
eta neskamearen begiak etxekoandrearen begietara,
hala daude gure begiak Jaunagana,
gure Jainkoagana,
gutaz erruki dadin arte.-R/.
ALELUIA Mintzo eta Kantu Urtekoa 2015 7/63
Aleluia, aleluia, aleluia.
Jaunaren Espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona emateko bidali nau.
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut.
Nahigabean ere / hauxe esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu.
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut.
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut.
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut.
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
AZKENA
Eskerrik asko, Jauna, / bihotz bihotzetik.
Eskerrik asko, Jauna, / orain eta beti.
Eskerrik asko, Jauna, / gugan zaudelako,
eta zure biziaz / bizi garelako.