Urteko 11. igandea B ABESTIAK 2021-06-13
SARRERA
R/.-Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.
Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.
AINTZA
Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.
Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.- R/.
SALMOA
R/.-Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna betikoa baita.
On da Jaunari eskerrak ematea,
eta zure izenari, Goi-goiko,
eresi egitea;
goizean iragartzea
zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Hazia, Jainkoaren Hitza da;
Ereilea, berriz, Kristo:
Honi aditzen dionak,
izango du betiko bizia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten du.
SANTU (Lourdes?)
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik
datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
JAUNARTZEA
Bai, eskerrak eman / zeru-lurretan,
eskerrak eman Jainkoari,
guztietan digu ta / on egin guri.
Eskerrak eman, / zeru-lurretan,
eskerrak Jainkoari / menderen mendetan.
AZKENA
Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna.
Andre Maria.
Santuen Erregina, / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun.
Andre Maria.