Urteko 9. igandea B HIRUTASUNA
Abestiak (2021-05-30
SARRERA (Bened 423)
R/.- Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.
● Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-
● Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-
● Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-
AINTZA
● (BATZARBURUAK) Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak zuri.
R/.-Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak zuri.
● Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora zu, bedeinkatua zu,
gorespen zuri, / ahuspez agur, / eskerrak zuri.- R/.
● Jainko Jauna, / zeruko Errege, / Jaungoiko Aita, guztiahalduna.
Jauna, / Seme bakar, / Jesu Kristo, / Jainko Jauna,
Jainkoaren Bildots, Aitaren Seme. R/.-
● Zuk kentzen duzu munduko bekatua; / erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua; entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude zu; / erruki, Jauna. R/.-
● Zu bakarrik santua, / zu bakarrik Jauna.
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo, / Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. AMEN. R/.-
SALMOA Gora Jainkoa-2, 63. or.
Bedeinkatua Zu, Jauna, / gure arbasoen Jainkoa.
R/. Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.
Bedeinkatua / zure izen santu eta aintzagarria. R/.-
Bedeinkatua Zu, / jauretxe santu eta aintzagarrian. R/.-
Bedeinkatua Zu, / zure erreinuko aulkian. R/.-
Bedeinkatua Zu, / kerubin gainean eseriz leizeak ikusten dituzuna. R/.-
Bedeinkatua Zu, / zeru-sabaian. R/.-
ALELUIA Mintzo eta Kantu B urtea 2015 7/12
Aleluia, aleluia, aleluia.
Aintza Aitari eta Semeari / eta Espiritu Santuari,
baden eta bazen / eta badatorren Jaungoikoari. R/.-
SANTU
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.
Santu, santu, santua, / diren guztien / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka / zure distirak.
“Hosanna, hosanna, / zeru goienetan” (2).
Bedeinkatua / Jaunaren izenean / datorrena.
“Hosanna, hosanna, / zeru goienetan” (2).
JAUNARTZEA AINTZA AITARI Litania-eran. (Gora Jainkoa-7,205)
● Goresten eta bedeinkatzen zaitugu, Jainko Aita,
zure Seme Jesu Kristoren bitartez, / Espiritu Santuaren batasunean.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zugandik hartu ditugun gauza on guztiengatik
eta gizakiari Espiritua dohain eman diozulako.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Lurra emankor egiten duten eguzki eta urarengatik,
eta gizakiaren lanak sortu dituen tresna eta aurrerapen guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Lurpean sartu eta ernetzen den haziarengatik
eta gizon-emakumeen lanaren emaitza guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Gure familietako maitasunarengatik
eta giza bizitzako lagunarte
eta solidaritate-ezaugarri guztiengatik
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zure Seme Jesu Kristoren irudiaren arabera,
gu zure antzeko nahi gaituzulako: / santu, on-on eta errukitsu,
eta hori lortzeko ematen dizkiguzun grazia guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zure Seme Jesu Kristo gurutziltzatu eta berpiztuarengan, gure atsekabe eta pozaldiek, / gure ezbehar eta garaipenek, / argi berria hartzen dute.
Salbamen-misterio horren ondorio pozgarri guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zure Seme Jesu Kristoren salbamenari esker,
izadi osoa erdiminetan dago zeru berriak eta lur berria itxaroten.
Zure dohain dugun biziaren itxaropenak
guregan eta munduan eragiten dituen
giza aurrerabide eta maitasun-egintza guztiengatik
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
AZKENA ANDRE MARIA Guztiok bat eginda bihotza poz gainezka (doinua: gregorianoz) (Bened 552)
1.-Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.
2.-Jesus piztu zenean / zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi / Jesus delako bizi. / Andre Maria.
3.-Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.
4.-Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.
5.-Hirutasun berdina, / batasun iraunkorra,
Mariren on eginak, / salba gaitzala denak. / Andre Maria.