Behar ditugun Gotzain eta Elizaren profilari buruz
Bizkaiko Elizari
Joseba Segura, Gotzain aukeratuari
Nuntzio Apostoliko Jaunari
Gure elizbarrutian gotzainik ez zegoenez, gure elizbarrutiaz kezkatuta eta gai honi modu sinodalean aurre egiteko ekimenik ez zegoenez, Bizkaiko abadeen foroak kontsulta ireki bat egin genien gure elizako pertsona eta talde guztiei.
Kontsulta honen web orrirako ehunka sarrerak, 250 pertsona, komunitate eta kontseiluren erantzunak (horietatik % 20 euskaraz izanik), gai honekiko interes bizia bermatzen dute. Apezpikua izendatua izan da, baina uste dugu positiboa dela nuntzioari eta aukeratutako
gotzainari kontsultan jasotakoa anaitasunez adieraztea.
Ezinezkoa da jasotako guztia batzea, ekarpenen aberastasuna itzela da-eta. Baina lerro batzuk behin eta barriro errepikatzen dira:
1.- Ebanjelioan oinarritutako fededun sutsua
Fede handiko pertsona; hedabide edo agintariei begira bizi beharrean, ebanjelioari eta pobreei kasu gehiago egiten diena; Frantzisko aita santuarekin sintonian dabilena ahoz eta egitez; gestore baino gehiago pastore dena; zabalik gizarte modernoan eta teologia berrituan bizi den Espirituari.
2.- Pertsona apala eta zabala
Harrokeriarik gabea, entzuteko ahalmena daukana, talde batekoak zein bestekoak kontuan hartzen dituana, herriak, parrokiak, pastoral batzordeak sarritan bisitatzen dituana.
3.- Elebiduna eta herri hau ezagutu eta maite dauena
Gaztelania jakingo duela ematen da, horregatik erantzun askok euskalduna izatea eskatzen dute.
Hala ere, gure herrian nortasuna eta herri honetako pobreenak ezagutu eta maite dituenak.
4.- Eliza pobreago eta inklusiboagoaren alde
Bizkaiko Elizak kontuan hartu azken Elizbarrutiko Batzarrean onartu eta gauzatu gabe geratu zena; emakumearen zeregina eta duintasuna Eliza barruan sustatu; ministeritzak elkartearen zerbitzuan jarri, klerikalismoa alde batera utzita; elizbarrutiko pastoral batzordeak aholkuak emateaz gain erabaki hartzaileak izan daitezela; euskaldun eremuetako parrokia txikiak eraberritzeko plan bat sustatu, Bilbozentrismoa saihestuz.
5.- Eliza solidarioa, apala, hartzailea, otoitzean adi
Laiko eta emakumeen papera sustatu eta errespetatu; baztertuen alde agertzen dena hitzez eta egitez; azken aldietako gotzainen kontserbadurismoa gaindituz; bere gotzaina aukeratu eta onartzen dutena; autofinantziazioaren alde pausuak emanez; liturgia berrituz, sakramentalismoan erori gabe, bizitza ospatuz.
Bizkaiko Abadeen Foroa, 2021eko maiatzaren 23an, Mendekoste Domekan