Abendualdiko 1. ig B ABESTIAK 2020-11-29

SARRERA Bakea ta justizia (Bened 157)

Bakea ta justizia / bidali mundura, Jauna.
Zure jaiotzak gugana / bekar poza, zoriona.

R/.-Zatoz, Jauna, / zatoz lurrera / zure herri hau / salbatzera.

Okerretatik zuzendu, / gaitz bidetatik aldendu,
gure kateak apurtu, / bide ilunak argitu. R/.

Erbestetuei herria, / gose direnei ogia;
salba ezazu ludia, / agertu zeure errukia. R/.

SALMOA

Jauna, zure onginahia / erakuts iezaguzu,
zure salbamena / emaguzu.

Ezagutarazi du Jaunak / beragandiko garaipena,
Agertu du atzerrien aurrean / bere zuzentasuna.
On eta leial izan dela gogoratu du, / Israel etxeari buruz.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jauna, zure onginahia / erakuts iezaguzu, / zeure salbamena emaguzu.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut.
handitu zuk nire sinesmena.

SANTU

Santu, santua, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

AINTZA AITARI Litania-eran. / Goresten eta bedeinkatzen zaitugu.
Eskerrak zuri // Aintza Aitari / (Gora Jainkoa-7,205)

● Goresten eta bedeinkatzen zaitugu, Jainko Aita, / zure Seme Jesu Kristoren bitartez, / Espiritu Santuaren batasunean.

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zugandik hartu ditugun gauza on guztiengatik
eta gizakiari Espiritua dohain eman diozulako.-R/.

● Lurra emankor egiten duten eguzki eta urarengatik,
eta gizakiaren lanak sortu dituen tresna eta aurrerapen guztiengatik.-R/.

● Lurpean sartu eta ernetzen den haziarengatik
eta gizon-emakumeen lanaren emaitza guztiengatik.-R/.
● Gure familietako maitasunarengatik
eta giza bizitzako lagunarte
eta solidaritate-ezaugarri guztiengatik.R/.
● Zure Seme Jesu Kristoren irudiaren arabera,
gu zure antzeko nahi gaituzulako:
santu, on-on eta errukitsu,
eta hori lortzeko ematen dizkiguzun grazia guztiengatik.-R/.
● Zure Seme Jesu Kristo gurutziltzatu eta berpiztuarengan, gure atsekabe eta pozaldiek, / gure ezbehar eta garaipenek, / argi berria hartzen dute.
Salbamen-misterio horren ondorio pozgarri guztiengatik.-R/.
● Zure Seme Jesu Kristoren salbamenari esker,
izadi osoa erdiminetan dago zeru berriak eta lur berria itxaroten.
Zure dohain dugun biziaren itxaropenak / guregan eta munduan eragiten dituen / giza aurrerabide eta maitasun-egintza guztiengatik.-R/.

AZKENA

Zeru eta munduak / zurekin pozturik,
kanta-kantari daude / bihotzak suturik.

Agur, agur, agur Maria, / Agur, agur, guztiz garbia.

Maria, sortu zinen / errugabekoa
santutasun guztiaz / apaindutakoa.-R/.