“Laudato si” entziklikaren bosgarren urteburukari, Egoitza Sainduak (Saint-Siège) 2020eko maiatzaren 24an bidean jarri du urte ekologikoa..
Frantzisko aita sainduak entziklika argitaratu eta bost urte geroago, xedea da egintza bidez bihotzberritze ekologiko bat sustatzea. Huna 2021eko maiatzaren 24an burutuko den “Laudato si” urtearen estrenatzeko emana izan den otoitza :
Jainko maitasunez betea,
zuk kreatu dituzu lurra eta gure ingurumen guzia.
Idek gure izpirituak eta hunki gure bihotzak,
ikus dezagun kreazione horren parte bat girela,
zure dohainaren parte bat.
Izurrite garai latzgarri huntan,
hurbil izan zaite behar gorrian diren gizon eta emazteetaz,
haur , heldu eta xaharretaz.
Lagun gaitzazu elkartasun bideak atxemaiten,
izurrite hunen desmasiak garaitzeko.
Emaguzu kuraia biharko biziari buruz
bide berri batzuen idekitzeko, guzien onerako.
Egun sekulan baino gehiago,
senditzen dugu zonbat denak lotuak giren mundu huntan,
denak etxe berean bizi …
Egizu entzun dezagun eta erantzun
lurraren eta pobreen garrasieri.
Oraiko atsegabeak mundu berri anaikor baten sortzearenak izan ditela.
Maria Laguntzailearen gerizapean,
otoitz egiten dautzugu Kristo gure Jauna. Amen
Itzulpena : Jean-Michel Barnetche apeza.
Xehetasunak : https://eglise.catholique.fr/sengager-dans-la-societe/ecologie-integrale/laudato-si/