Urteko 20. igandea A ABESTIAK 2020-08-16

SARRERA

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / (e)ta bat Jainko (e)ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz
Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

O Jerusalem, zure Jaunari / kantuz ekin.

Poztu bitez kantari atzerritarrak,
zuzenbidez baitaramazu izadia;
zintzo baitituzu gidatzen herriak;
eta zaintzen lurrean atzerritarrak.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesusek Erreinuko Berri Ona / hots egin zuen,
eta gaitz guztietatik / sendatzen zituen herrian.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten du.

SANTU (Bened 43. or.)

Santu, Santu, Santua, / diren guztien Jainko Jauna:
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan.

Bedeinkatua Jaunaren izenean / datorrena.
Hosanna zeru goienetan.

JAUNARTZEA

R/.-Gurekin egon, gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin.
Heldu da gaua ilun iluna,
gurekin egon, gurekin.

1.- ─Zertaz mintzo zineten bihotz ilun,
ibiliz hola bihotz ilun?
─Hara, Jerusalemen herenegun
Jesus hil dela, herenegun. R/.

2.- ─Gure+arteko jendeak bizi dela
omen dabiltza: bizi dela.
─Gizon zentzugabeak, zein epela
zuen bihotza, zein epela! R/.

3.-Kristok behar zituen jasan behar
horiek oro, jasan behar.
Piztu eta zadien ospean sar,
betiereko ospean sar. R/.

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna,
bihotz-bihotzetik.
Eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti.