Urteko 18 ig A ABESTIKA (2020-08-02)
SARRERA
Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.
Emaguzu zure argi,
grazi ta maitasuna,
entzun, arren, Jauna.
AINTZA
Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)
SALMOA
Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.
Gupidatsua da Jauna
eta errukiorra,
berant-haserre
eta guztiz ona.
Ona da Jauna
guztientzat,
errukior berak egin dituenentzat.
ALELUIA
Aleluia aleluia aleluia.
Gizakia ez ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren ahotik ateratzen den hitz guztitik baizik.
Aleluia aleluia aleluia.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin (Sanctus)
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
JAUNARTZEA
Aita Jaungoikoak
deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai
guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.
Denok gaur jaten
baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan
gorroto haserrerik
gaurtik behin ere
gure+artean.
Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik
joan behar dugu
ta+eseri
beraren mahaiean.
AZKENA
Ama maite Maria, (Bened 541)
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.R/.-