Partekatzea ezer ez duenarekin,
baina norberaren eta Jainkoaren begi aurrean
gauza ororentzat duina denarekin.
Partekatzea, ez soilik sobera den hura,
baita ostu dugun hura ere,
eta premiazkoa bera ere.
Partekatzea, zuzentasunagatik,
maitasunagatik, legezkoa denaren gainetik,
kontuan idatzi gabe,
bestea gustura gertatu arte.
Partekatzea, xumeki eta buru-eskaintzaz,
nork bere burua goragotzat edo hobetzat eman gabe,
trukekorik eta eskerrik eskatu gabe.
Partekatzea, ebanjelioaren arabera
aldi orotan, toki orotan, gorabehera orotan,
orain berean jada.
Partekatzea,
edo ahalegintzea gutxienez;
inoiz ez bakardadean, beti lagun artean;
inoiz ez salbatzeko,
are gutxiago salbatua zarela sentitzeko;
soilki, posible egiteko
PARTEKATZEA,
zuk bezala, Jauna. (Ulibarri, Fl.)