HAZI BAT ZURE IZENAREKIN

Zeu zara, Jesus, Jainkoaren Erreinuko
lehenengo hazia.
Zeu zara lehenengo arbola, lehenengo legamia.
Zurekin dator Jainkoaren Erreinua.
Zugan sinesten badut, Jainkoaren Erreinu izango naiz neu ere.
Eta haziko naiz.
Eta izango dut lekurik etorriko diren guztientzat.
Eta hartzituko naiz.
Eta hartziaraziko dut ukituko duen guztia.
Haziko da hazia ezkutuan ene baitan,
guztiz seguru!
Eta haziko da ene lagunen baitan.
Eta denok batean dugu ereingo,
zurekin,
hazia;
zure izena duen hazia
munduko soroan.
Eta lurra, gugatik,
lehen baino gehixeago izango da
Jainkoaren Erreinu.
(Patxi Loidi)