Urteko 15. igandea A ABESTIAK 2020-07-12
SARRERA
Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.
AINTZA
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.-Aintza, zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur, / eskerrak Zuri.-R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo, / Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.- R/.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / entzun gure deia.
Aitaren eskuin aldean / jarririk zaude Zu, erruki Jauna.-R/.
Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.-R.
SALMOA
Zure hitzak, Jauna,
espiritu eta bizi dira.
Agertu zatzaizkio lurrari
eta euriz beratu duzu,
oparo aberastu duzu.
Jainkoaren ibaia urez da betea,
eman diezu gari-alea.
Zure hitzak, Jauna,
espiritu eta bizi dira.
ALELUIA
Aleluia, aleluia. aleluia.
Hazia, Jainkoaren hitza da. / Ereilea, berriz, Kristo;
honi aditzen dionak, / izango du betiko bizia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Santu, Santu, Santua, / diren guztien Jainko Jauna,
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa. R/ Bedeinkatua zu.
Zeru-lurren egile, / R/ Bedeinkatua zu.
Guztien salbatzaile, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure Jabe zara ta, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure jabe zara ta, / R/ Bedeinkatua zu.
Jesus, Jainko Semea, / R/ Bedeinkatua zu.
Guregatik hil zara, / R/ Bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu ta, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude. / R/ Bedeinkatua zu.
Espiritu Santua, / R/ Bedeinkatua zu.
Bizian bizigarri, / R/ Bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina, / R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, / R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, / R/ Bedeinkatua zu.
AZKENA
Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.
Jesus piztu zenean / zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi / Jesus delako bizi. /Andre Maria.