Urteko 14. igandea A ABESTIAK 2020-07-05

SARRERA

Goazen elkarturik, / piztuta fedea,
argitan zabalik / maitasun-bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza,
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan / Aintza zeruan
Aintza zeruan / Jaunari!
“eta bakea / eta bakea
lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut betiren beti.

Goratuko zaitut, / ene Jainko, ene Errege,
bedeinkatuko dut / zure izena beti ere.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Egin otoitz eraso / egiten dizuetenen alde,
zeruetan dagoen / zeuen Aitaren seme-alaba
izan zaitezten –dio Jaunak–.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten du.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Zu itsas ertzera zatoz, / jakintsu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera / bakar bakarrik.

Jauna, begiratu didazu, / nire izena
pozikan esan duzu, / hondarretan
utzi dut nik txalupa / itsaso berri baten bila.

Zuk dakizu ez naizela, / ez aberats,
ez ere jakintsu; / Baina naizena
zurea nauzu. R/.

Zuk zer dudan badakizu,
nire txalupan
ez dago altxorrarik.
Sare ta lana
bakar bakarrik.-R/.

AZKENA

Ama maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun (2).