2020eko BAKEAREN ALDEKO MUNDUKO OTOITZ EGUNAKARI
FRANTZISKO AITA SAINDUAREN MEZUAREN ZATI BATZU
Ez dezakegu onartzera utzi gaurko eta ondoko belaunaldiek gertatu denaren memoria gal dezaten, memoriak gaituelarik etorkizun zuzenago eta haurridekorrago bat eraikitzera lehiatzen eta bermatzen.
Oroz gainetik kontzientzia morala da sustatu beharra, berdin nahikari pertsonala eta politikoa. Izan ere, bakeak giza bihotzaren barnenean du bere iturria aurkitzen, eta nahikari politikoa beti akuilatu beharra dago pertsonak eta erkidegoak baketzen eta batzen dituzten prozesu berriak bideratzeko.
Elgarren arteko jarrera entzunkorra, bestearen aldeko ezagutza eta estimua hazi daitezke etsaiaren baitan anaia edo arrebaren aurpegia ikusteraino.
Bake prozesua denboran irauten duen engaiamendua da. Egia eta justizia bilatzeko lan pazientziatsua da. Lan hunek biktimen memoriari ohore egiten dio, eta urratsez urrats mendekioari nagusitzen den esperantza amankomunari bidea egiten.
Bestea ez da sekula behin betiko gakatu behar egun batez egin edo erran duen hartan, baina bere baitan dakarren promesa da baloratu beharra. Errespetua da mendekioaren ingurubila apurtzeko eta esperantzari buruz abiatzeko bide bakarra.
Baketzearen bideak lehiatzen gaitu guhauren baitan barkamenaren indarra aurkitzera eta anai-arreba bezala elgar ezagutzera. Barkamena bizitzen ikasteak hazten du gure baitan bake-emazte/gizon bihurtzeko gaitasuna.
Baketzearen/adiskidetzearen bideak pazientzia eta konfiantza galdegiten du. Bakea ez daiteke ardietsi esperantzarik gabe.
Oroz gainetik bakea posible dela sinetsi behar dugu, besteak gure bake behar edo gose bera duela sinetsi.
Egunez egun, Izpirituak justizi eta bakegile bihurtzeko jarrerak eta hitzak iradokitzen dauzkigu.