Pazkoaldiko 6. ig A 2020-05-17 ABESTIAK
SARRERA
Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.
R/. Aleluia, aleluia! / Hilobitik piztu da Jauna!
Aleluia, aleluia! / Hilobitik piztu da Jauna!
AINTZA
1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.
2.-Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/
SALMOA
Lur osoa, / egiozu irrintzi Jainkoari.
Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari,
egin eresi haren izen ederrari, / eman gorespen eder berari.
Esan Jainkoari: / «Zuk eginak bai direla harrigarri».R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia!
“Ni maite nauenak / beteko du nire Hitza / -dio Jaunak-
eta nire Aitak / maiteko du, / eta harengana etorriko gara”.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin /zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
HOSANNA zuri zeru goietan, / HOSANNA (e)ta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
R/.- Gurekin egon, gurekin, Jauna, / oraino dugun hitz egin.
Heldu da gaua ilun iluna, / gurekin egon, gurekin.
Zertaz mintzo zineten bihotz ilun, / ibiliz hola bihotz ilun?
─ Hara, Jerusalemen herenegun / Jesus hil dela, herenegun.-R/.
Gure+arteko jendeak bizi dela / omen dabiltza: bizi dela.
─ Gizon zentzugabeak, zein epela / zuen bihotza, zein epela!-R/
Kristok behar zituen jasan behar / horiek oro, jasan behar.
Piztu eta zadien ospean sar,/ betiereko ospean sar.-R/.
AZKENA
1.-Maiatzak hamahiru
udaberria:
txori kantuz alai
Cova da+hiria.
R/.- Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, guztiz garbia.
2.-Cova da hiria,
Cova da+hiria:
han agertu zaigu
Andre Maria.
R/.- Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, guztiz garbia.
3.-Andre Maria,
Andre Maria:
hiru artzaintxori
han ageria.- R/.