Espirituzko komunioa
(Raymond Centène jauna, Vannes-ko (Frantzia) apezpikuak moldatua; Dionisiok egokitua):
Jesus Jauna, sinesten dut hor zirela egiaz Eukaristiako sakramentu sainduan. Maite zaitut guztiz gainetik eta arima guztiaz desiratzen zaitut.
«Jainko, ene Jainkoa, zure egarriz daukat arima, zure antsiaz gorputza, lur idor, egarri, urgabe iduria.» (62 salmoa).
Gaur hartu nahi zintuzket Andre Mariaren amodio guztiarekin, sainduen bozkario eta kartsutasunarekin.
Sakramentuz ezin hartu zaitudanaz geroz, zatoz espirituz bederen nire arima sustatzerat.
Garizuma garai honetan, derrigorrezko eukaristia-barau honek bateratu nazala zure sufrimenduekin eta, partikularki, gurutzearen puntan abandonatua sentitze harekin, oihu handi batean agertu baitzenuen sentimendu hura: « Ene Jainkoa, ene Jainkoa, zergatik utzi nauzu ?».
Eukaristia-barau honek bateratu nazala zure Ama Santuaren eta zure aita Jose santuaren sentimenduekin, Jerusalemeko tenpluan galdu zintuztelarik, baita zure Ama santuaren atsekabearekin ere, gurutzearen oinetan bere altzoan hartu zintuelarik, hila.
Eukaristia-barau honek bateratu nazala zure gorputz mistikoa den Elizaren sufrimenduekin, munduan barna, pertsekuzioek edo apaiz-eskasiak sakramentu-gabezia sortzen dutelarik.
Eukaristia-barau honek adieraz diezadala Eukaristia zure amodioaren emaitza handia dela, eta ez nire espirituzko atsegina eskatutako zerbait.
Eukaristia-barau hau ordaintze bat izan dadila bihotz gaizki preparatu batean, axolagabe, maitasun eta eskerrik gabe hartu izan zaitudan aldi guztientzat.
Sakramentu-barau honek hazi dezala beti ni baitan zu egiaz eta substantzialki, zure gorputz-odoletan, zure arima eta Jainkotasunean hartzeko gosea, berriz posible izango dudanean.
Eta bitartean, Jesus Jauna, zure graziaz zatoz espiritualki gure etxera, geure nekaldietan guztiok indartzera.
Maranatha, zatoz Jesus Jauna ! (Baionako web orritik hartua 2020-03-16)