Garizumako 3. ig. A ABESTIAK (2020-03-15)
SARRERA
JAUNGOIKOAREN HEGALEN PEAN (Bened 267. or.)
Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.
Jaunari diot:
“Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago
Jaunaren eskuetan”.
SALMOA
Entzungo ahal duzue gaur
Jaunaren mintzoa:
Ez gogortu
zeuen bihotza.
Zatozte, pozez
oihu degiogun Jaunari,
txalo degiogun
salbamen dugun Harkaitzari.
Hurbil gakizkion aurrera
esker-kantuekin,
jai degiogun txalo
eta eresiekin.- R/.
EBANJELIO AURREKOA
Aintza, Jesus, / zuri beti,
Zu zara / gure argi.
Jauna, Zu zara egiaz
munduaren Salbatzailea:
Emadazu ur bizia,
egarri ez nadin.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (2).
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (2).
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (2).
JAUNARTZEA
Azken afari ezkeroz, Jauna, / gure janari Zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun / Zure gorputza hartzera.
Ogia bide gera iristen / gure gorputzak lotzera,
zuhaitz gerria adarrarekin / bat egiten den antzera.
Batasun honek eskatutzen du / arimak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezen / bat eginikan zurekin.
Zaren osoa eskaintzen zara, / izanez gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean / ez genuke nahi huts egin.
AZKENA
Agur, ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea:
ama pozez, Jainkoak asea,
zu Maria.
Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena:
birjinetan garbiz garbiena.
Ta gorago zeruan zaudena.
Zu Maria