MEZA GARIZUMA 2. ig A Abestiak (2020-03-08)
Basamortuan zehar dabila (Loiola 491
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.
Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du
bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu
bere berogarri:
piztu itxaropena
zeure herriari.
SALMOA
Agertu zure errukia.
Bedeinka, Jauna, zure+herria.
Zuzena da Jaunaren Hitza,
leiala Hark egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko dena du maite
Haren graziaz lurra dago bete. R/.
EBANJELIOA AURREKOA
Jesu Kristo guri mintza,
argi gure bihotza.
Hodeitik distiratsutik
Aitaren ahotsa entzun zen :
“Hau da nire Seme,
Nire Aukeratua.
Entzun berari”.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut
Nahigabean ere / hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
AZKENA
Ama maite Maria, egiguzu lagun
zure bitartez Jesus ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.R/.-