Garizumako 1. igandea A ABESTIAK (2020-03-01)
SARRERA
Entzun, Jainko, errukiorra,/ bekatarion negarra.
Zuri begira / guztion erosle,
negar ta malko / damuturik gaude.
Oroitu, Jauna, / gaituzula maite.
HAUTSA EZARTZEA
R/.- Damu dut Jauna, bihotz guztitik, / zu nahigabetu izana:
ez, ez, gehiago bekaturikan / nire Jaungoiko laztana.
Minaren minez, Jesus maitea, / daukat bihotza leherturik,
Ikusirikan nire bizitza / dena bekatuz beterik.-R/.
Zure oinetan orain naukazu / begi-bihotzak urtutzen,
barru-barruko negar-saminez / barkazioa eskatzen.-R/.
SALMOA
Erruki, Jauna, / Bekatu egin dugu ta.
Erruki zakizkit,Jauna, / duzun maitasun handiaz,
suntsi ezazu nire makurra / zure amaigabeko errukiaz.
Garbi nazazu zeharo / neure hobenetik,
Ikuz nazazu / neure gaiztakeriatik.-R/.
EBANJELIO AURREKOA
R/.-Aintza, Jesus, zuri beti; / Zu zara gure argi.
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, / Jainkoaren ahotik ateratzen den
Hitz guztitik baizik.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
Sinesteko mirari /hain harrigarria,
ogiaren irudiz / Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut / aldare gainean
Jesus bera gurtzen dut / egiz jaunartzean.
Nire begiek Jesus / han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek / ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut / han dela sinesten,
sinesmenaren argiz / hau dut ezagutzen.
AZKENA
Errukitsu Aita bezala! / Errukitsu Aita bezala!
Errukitsu Aita bezala! / Errukitsu Aita bezala!
1.Eman eskerrak Aitari / ona bai/ta: / haren errukia betikoa da ta.
Berak sortu du mundu/a jakinduri/az: / haren errukia betikoa da ta.-R/.
EDO
Nire ama, txit laztana, / ni zuretzat har na(za)zu,
“lagundu (e)ta gorde beti, / zeruratu nazazu” (2).