Eguberri ondoko 2. igandea A
ABESTIAK
SARRERA
Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik;
zatozte guztiok Belenera,
jaio den gure Jesus ikustera
Jauna gurtu dezagun” (3)
ahuspezturik.
Gure maitasunez,
askatxo batean
hotzez dar-dar zaude, Jesus ona!
Zatoz gugana, Haur gozo laztana.
Jauna gurtu dezagun” (3)
ahuspezturik.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA
Hitza haragi egin zaigu.
Gurean haren bizileku.
Jerusalem, ospa ezazu Jauna,
Sion, goretsazu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu baititu,
Zure seme-alabak zure barnean bedeinkatu ditu.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.
Aintza, Zuri, Kristo,
hots egina izan baitzara atzerriei;
aintza, Zuri, Kristo,
sinetsia izan baitzara munduan
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten du, Jauna,
sinesten dut.
SANTUA
Santu, santua, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
JAUNARTZEA
Jauna gure Jainkoa,
bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile,
bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile,
bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta,
bedeinkatua zu!
Gure jabe zarata,
bedeinkatua zu!
Jesus Jainko Semea,
bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara ta,
bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta,
bedeinkatua zu!
Gure artean zaude,
bedeinkatua zu!
Gure artean zaude,
bedeinkatua zu!
Espiritu Santua,
bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri,
bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina,
bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri,
bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri,
bedeinkatua zu!
AZKENA
Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko Semea,
gaur sortzen da gureٮartean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
Ilunpetan, giltzapetan
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!
Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
Bihotzetan dugu orain
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.
Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.