Eguberri eguna A ABESTIAK 2019-12-25
SARRERA
Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin
poz betean / bil gaitezen.
Guztiz alai / denok,
gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila
gurean bizi hadila
Aupa, pozik, pum!
Gure bizi poza / izan hi hadin.-R/
AINTZA
“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari
Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun besarkada,
hurkoari on eginez
Jainkoa goresten da,
zinez denok maita.
SALMOA
Mundu guztian / da zabaldu
Jaunak gaitula / gu salbatu.
Kanta Jaunari / kantu berri,
harek eginak / denak baitira /
harrigarri.
Bere indarrez / da garaile,
beso santuaz / bera munduan /
Jaun ta jabe.-R/
ALELUIA
Kanta dezagun denok / hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta / kanta Aleluia!!
Egun santu bat / zabaldu zaigu.
Zatozte herriak / gurtu ezazue Jauna.
Argi handi bat / jaitsi baita gaur lurrera.-R
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
JAUNARTZEA
Gora, gora, gora hots egin / alaitasun ta txaloekin,
guztiak poztu, eragin.
R/.-Agertu da Jaungoikoa / Mariagandik sortua.
Gazteak, arren, abestu; / jaioberria goratu
ahots batez eupatu.-R/
Izan bedi onetsia / gizonen salbatzailea,
hobenen kentzailea.
AZKENA
Zatozte, kristauak, / bihotzak pozturik,
zatozte guztiok Belenera / jaio den gure Jesus ikustera.
“Jauna gurtu dezagun” (3), / ahuspezturik.