Elkarteko penitentzia 2019-12-21 Larunbata
Homilia
Anai-arrebok! Mateo ebanjelariaren pasarte ezaguna entzun dugu. Zer esan nahi digu Jesusek hitz horiekin?
●Duela gutxi, Frantzisko aita santuak esana dugu: «Jainkoak ezin opa du inor ere betiko kondenatzea, gaitzaren edo bekatuaren esklaborik handiena izanik ere».
●Eta Adolfo Nicolasek, jesuiten kongregazio-buru izanak eta orain, erretiraturik, bere Japonia maitean bizi denak esan du: «Jainkoak edozein ematen dio buru-argitasunezko une bat». Nolabait, Akinoko Tomasek esan zuena errepikatuz.
●Horrela harturik, azken auzia (eta orainaldiko edozein auzi) honela hartu behar da: ez kondenaren edo saritzearen epai edo erabaki bezala; baizik eta buru-argitasunerako dei bezala, Jainkoa aitortzerako dei bezala, adiskidetzeko grazia eskertzeko bezala, Jainkoaren erruki barkatzailea aitortzea eta onartzea bezala.

Auzia zera da: aitortzea ez dugu nork bere merezimendurik salbatzeko, eta, berez, zigorra merezi dugula. Baina aitortzean beste hau ere esan nahi du: eskerra ematea; hau da, eskerrak ematea errukiagatik eta aitortzea barkatu digula.

Eskuineko ardiei esango die: txiki hauetako bati egin zeniotenean neuri egin zenidaten. Baina aitortu zenuten: ez zenutela egin zeuen indarrez, baizik eta nik emandako graziaz eta laguntzaz.

Eskerrekoei esango dien: txiki haietako bati egin ez zeniotenean, neuri ez zenidaten egin. Bera aitortu ezazue, gogor hartuak izatea merezi zenutela; baina aitortu ezazue nire errukia ez datorrela bat inor betiko kondenatzearekin. Eta nire barkazioa aintzat harturik, zatozte betiko zorionera.

Argitasun-auzi honetan, hauek dira hitz giltzarriak: Jainkoak emandako argitasuna, Jainkoak eskainitako adiskidetasuna, Jainkoak agertutako errukia.
DIONISIO AMUNDARAIN