Urteko 28. igandea C ABESTIAK 2019-10-13
SARRERA
Eskerrak Jauna damazkizugu (Gora J.2,102)
Eskerrak, Jauna, / damazkizugu // guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz // bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra // gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak // maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak // gizartean / betetzeko.
AINTZA
“Aintza aintza Aleluia” (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.-R/
SALMOA
Ikusi dute lur-muga denek / gure Jainkoagandiko garaipena.
Kanta Jaunari kantu berri, / egin baititu hainbat harrigarri.
Bere eskuinak eman dio garaipena, / bere beso santuak.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia. / Eman eskerrak beti, / hau da zuentzako
Jaungoikoaren nahia / Kristo Jesusengan.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten du.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
R/. Eskerrak bihotzetik, / Aita Jaungoikoa.
1.-Zuk sortu ta salbatu / gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu / zureak garenok.
2.-Zuk emanikan dugu / jainkozko bizia
eta zure hitzaren / argi pozgarria. .-R/-
3.-Zuk elkartzen gaituzu / sinesmen berean
eta pozten gaituen / itxaropenean.
4.-Zure maitasunean / gaituzu gordetzen,
zure+erruki handia / diguzu eskaintzen. .-R/-
5.-Bakoitzaren izenez / diguzu dei egin
batasunean bizi / gaitezen zurekin.
6.-Mundua jarri duzu / gure eskuetan,
guk eraiki dezagun / zure bideetan. .-R/-
7.-Zure Semea dugu / bidean gidari
eta+elkartean biltzen / gaituen janari.
8.-Zuregandik ditugun / dohain denengatik;
zugan biltzen gaituen / elkarte+honengatik. .-R/-
9.-Zuregandik ditugun / dohain denengatik;
zugan biltzen gaituen / elkarte+honengatik.
10.-Maitasun, bake, egi, / zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu./ Esker onak zuri. .-R/-
11.-Aita Aitari eta / aintza Semeari,
aintza+Elizan ari den / Espirituari. .-R/-
AZKENA ANDRE MARIA ZERU ETA MUNDUAK (Bened 572)
Zeru eta munduak / zurekin pozturik
Kanta-kantari daude / bihotzak suturik
R/.- Agur, agur, agur Maria, / Agur, agur, guztiz garbia.
Maria, sortu zinen / errugabekoa
santutasun guztiaz / apaindutakoa. R/.