Urteko 27. igandea C ABESTIAK 2016-10-02
SARRERA
Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (bis)
Emaguzu zure argi,
grazi ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!
AINTZA
Aintza eta aintza, / zuri, Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan.
Goresten zaitugu Zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti Zuri, / Aita Zerukoa.- R/.
SALMOA
Entzungo ahal duzue gaur / Jaunaren mintzoa:
Ez gogortu / zeuen bihotza.
Zatozte, pozez oihu / degiogun Jaunari,
txalo degiogun / salbamen dugun harkaitzari.
Hurbil gakizkion aurrera / esker kantuekin,
jai degiogun / txalo eta eresiekin.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
(Lk 17, 5-10)
Jaunaren Hitzak / betiko du irauten.
Eta Hitz hori da,
zuei hots egin zaizuen / Berri Ona.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
HOSANNA, HOSANNA,
ZERU GOIENETAN (bis).
BEDEINKATUA
JAUNAREN IZENEAN
DATORRENA.
HOSANNA, HOSANNA,
ZERU GOIENETAN (bis).
JAUNARTZEA
R/.- Izan zaitez beti, Jesus maitea,
gure bihotzaren Jaun (e)ta jabea.
Jesusen bihotza dago suturik,
maitasuna agertzen alde guztitik.-R/.
Non aurkituko da bihotz gogorrik
bihotz honen suan urtuko ez denik.- R/.
Ez du Jesus onak, ez, atseginik,
gu oso bereak egin gaberik.-R/.
Bere bihotzean denok harturik,
geratzen da Jauna pozez beterik.-R/
AZKENA
R/.- Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.-R/.-