Urteko 21. igandea C ABESTIAK 2019-08-25

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala / zure izena, Jauna.

1. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Zoazte mundu guztira, / eta hots egin berri ona.

Goretsazue Jauna, / atzerri guztiak, /
goraipa ezazue, / herri guztiak.-R/.

Sendotu baitu guregan / bere maitasuna,/
eta beti betiko dago / haren leialtasuna. –R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ni naiz bidea, egia eta bizia / −dio Jaunak−;
ez doa inor Aitarengana, / nire bitartez ez bada.- R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut, sinesten dut.

SANTU (Gora Jainkoa-7, 24)

Hosanna, hosanna zeru goienetan. (bis)

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna zeru goienetan! (bis)

Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna zeru goienetan! (bis)

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!

Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, // bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!

AZKENA Agur Maria graziaz betea (Magnificat) Loyola 594)

Agur, Maria, graziaz betea!
Jauna zurekin / bedeinkatu zu / emakumeen artean.

1.-Gora ta gora daukat bihotza kantari, / gora ta gora Jaun onari.

2.-Pozaren pozez gainezka daukat nik gogoa,
Salbatzaile du Jaungoikoa. R/.-