2019-08-15 Andre Maria Zeruratua ABESTIAK
2019/08/15
Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2015-08-15

SARRERA (Bened 552)

Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.

Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.

Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Gure+erregina / zure+eskuinean dago zutik.

Pozik eta alai dakarte
eta sartzen dira,
errearen jauregira.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Maria zerura jasoa izan da; / pozik daude aingeruak.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (bis)
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (bis)
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (bis).

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut
Nahigabean ere / hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!

AZKENA

Agur, Jesusen Ama, / birjina maitea,
Agur, itsasoko izar / distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki / pozkidaz betea,
agur, bekatarien / kaia eta estalpea (2).