Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2019-07-31
SARRERA
Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.
AINTZA
Aintza zeruan (2),
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea (2),
urrean gizonari
eta bakea (2),
lurrean gizonari.
SALMOA
R/.- Bai dohatsu, / gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.
● Bai dohatsu, / gaiztoen asmoari / jarraitzen ez zaiona, /
hobendunen bidean / ez dabilena,
lotsagabeen batzarrean / esertzen ez dena.
Ostera, Jaunaren legean / atsegin duena, /
gau ta egun haren legea / hausnartzen duena.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
● Poztu zaitezte eta alaitu / handia izango-eta zuen saria zeruetan.- R/.
SINESTEN DUT
● Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU (Gora Jainkoa 7,26)
● Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
JAUNARTZEA
R/.- Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.
● Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko.- R/.
● Dohatsu / negarretan direnak:
gozotasuna / izango dute Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose direnak:
Ho(r)ien goseak / bere asea / izango du.- R/.
● Dohatsu / zintzo bizi direnak:
haiek baitute / barne zoria gozatuko.
Dohatsu / lagun hurko direnak:
atsegin handiz / beti biziko direlako.-R/.
AZKENA (Bertsio berria)
INAZIO
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik / nahi zaitugu goratu
ta jaso / Jaunari /gure+otoitz ta kantu,
zuregan / baitugu /babes ta eredu
mundu ta / eliza elkartean /
gure kristau-bizitzan.
Santuen bizitzak / lagun izan dituzu
ta bultza dizute / Jesusi jarraiki,
lilura denak / fedez garaiturik, /
aurrera.
Maitasun bideak / urratu dituzu
hezkuntza aukerak
zabaldu mundura.
Inazio hor zaude / leial eta erne
zerbitzu bidean / otoitz sakonean
gogo-jardunean / Jauna goratu nahian;
munduan / guk guztiok /bakea dezagun,
beti izan dezagun.