Pazkoaldiko 3. igandea C ABESTIAK 2019-05-05
SARRERA (Bened 383. or.)
Piztu da Kristo, aleluia; / guregan dago, / aleluia.
Jainkoak baitu / gaur Kristo piztu, / aleluia;
bere indarrez / piztuko gaitu, / aleluia, aleluia.- R/.
BATAIOA BERRITU
Hartuko dugu / ura pozik / osasunaren / iturritik.
Jauna da nire / Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.- R/.-
Jainkoa baita / nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.-R/.
Zuek duzue / hartu ta+edango ura pozik,
osasunaren iturritik.-R/.
Eskerrak eta / gorazarre+eman Jainkoari,
dei egin haren izenari.-R/.
Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.-R/.
Kanta Jaunari / ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.-R/.
Deiadar pozez / Siongo denok:
Zure+erdian / dago+Israelgo / santu+handia.-R/.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA
Jaunari kantu, / ona baita, / hain du handia / bere betiko / errukia.
Goretsiko zaitut, Jauna, / onik atera nauzulako.
Jauna, leizetik nire bizia / atera duzu,
zulora doazenengandik / bizirik gorde nauzu.- R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Piztu da Kristo, / gauza guztiak egin zituena,
eta gizadiaz / erruki izan duena.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
indartu zuk / nire sinesmena.
SANTU (Bened 112)
Santu, santu santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA ZU!
Zeru-lurren egile, BEDEINKATUA ZU!
Guztien Salbatzaile, BEDEINKATUA ZU!
“Gure jabe zara-ta BEDEINKATUA ZU!” (2).
Jesus Jainko Semea, BEDEINKATUA ZU!
Guregatik hil zara, BEDEINKATUA ZU!
Aitak piztu zaitu-ta, BEDEINKATUA ZU!
“Gure artean zaude, BEDEINKATUA ZU!” (2)
Espiritu Santua, BEDEINKATUA ZU!
Bizian bizigarri, BEDEINKATUA ZU!
Poz-emaile bikaina, BEDEINKATUA ZU!
“Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA ZU!” (2)
AZKENA
Zeru-lurren Erregina: / Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna: / Aleluia!
Zuregandik sortu dena: / Aleluia!
Hilobitik zutitu da: / Aleluia!-R/