ERRAMU IGANDEA C 2019-04-14

I.- Erramuen bedeinkazioa
1.- ABESTIA (bedeinkazioaren aurretik): Bihotz batez elkarturik…

2.- SARRERA (bedeinkazioaren aurretik) eusk. eta erd.

Senideok, Aste Santua hastera goaz. Jesusek bere buruaren eskaintza egin du gure alde; eskaintza horren une garrantzitsuenak gogoratu eta biziberrituko ditugu egun hauetan: Azken Afaria, Nekaldia, Heriotza, Piztuera. Horretarako, irakurgaiez, Azken Afariko keinuez, beste hainbat sinboloz baliatuko gara. Gaur, Erramuak bedeinkatuz eta prozesio xume bat eginez hasiko gara; Jesusek Jerusalemera sartzean egin zuena biziberrituko dugu; Jesus Jerusalemen modu aintzatsuan sartu zen; honekin, piztuko zela aurreratu nahi zuen, azken hitza ez dela izango sufrimendua eta heriotza. Jesusen orduko sartze aintzatsu horrek, gu ere egun batean aintzatsu sartuko garela adierazten digu; gu ere garaile aterako garela sufrimenaren eta heriotzaren kontra. Jar dezagun geure konfiantza Jesusengan.

3.- ERRAMUEN BEDEINKAZIOA (apaizak)

4.- BEDEINKAZIOAREN ONDOREN EBANJELIOA San Lukasen liburutik (19,28-40) (prozesioaren aurretik)

4.1.- EBANJELIOARI SARRERA (eusk eta erd)
«Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!» hots egin zuen herriak poz-pozik. Uste zuten Jesus juduen askatzaile militar izango zela. Jesus, ordea, ez zen sartu gerlako zaldi batean gainean, baizik asto baten gainean. Xumetasunaren sinboloa zuten astoa. Gaur bezala, orduan ere zenbait jendek isilarazi egin nahi zuen herriaren irrintzia; baina Jesusek esan zuen: «herria isiltzen bada, isilarazten baduzue, harri hauek hasiko dira oihuka». Orduan bezala gaur ere. Zenbait jendek herria isilarazi nahi du. Baina alferrik.
4.2.- EBANJELIOA BERA

5.- Ebanjelioaren ondoren prozesioa.
5.1.- SARRRA (eusk eta erd). Prozesio xume hau da Aste Santuko prozesio guztietan inportanteena. Beharrezkoa dugu geure buruari noizbehinka bihotz ematea, animoa ematea. Jesusen garaipena goratzean, geure garaipena goratzen dugu. Jesusi garaipena eman dionak guri ere emango digu, Jesusen jokabidea geure egiten badugu..

5.2.-Prozesioa hastean: ABESTIA: Kristo gure errege…

II.- M E Z A

6.- Prozesioa bukaturik: OTOITZA eta LEHENENGO IRAKURGAIA Isaiasen liburutik (50,4-7)

6.1. -SARRERA: Isaias profeta Jaunaren Zerbitzariaz mintzo zaigu. Ez dakigu juxtu zein zerbitzari duen gogoan Isaiasek. Guk Jesusi aplikatu dizkiogu hitz horiek. Baina Jesus hori, guretzat, Nazareteko Ama Mariagandik jaio zen hura baino norbait zabalagoa da: Nazareteko Jesus bezala, zuzentasunaren bila ibiltzeagatik, pobre eta sufrimenduan bizi diren pertsona guztiak dira. Zuzentasunaren ahotsa bihotzean entzun eta munduan hura gauzatzen duten guztiak. Jokabide horrengatik tratu txarra jasan beharko badute ere. Horretan guztian, «Jauna dut lagun» esaten dakien oro da Jaunaren Zerbitzaria.
6.2. IRAKURGAIA
6.3.- SALMOA: Nire Jainkoa, non zaude zu…

7.- EBANJELIOA (Nekaldia) Lukasen liburutik (22,14−23,56)
7.1.- SARRERA:
Gaur, Jesusen Nekaldia entzun eta hausnartuko dugu. Pasadizo asko ditu. Bizi dezagun adi-adi Jesusen nekaldi hau. Izan dezagun gogoan, Jesus gaur ere bere Nekaldia bizitzen ari dela sufritzen diren pertsona guztiagan.

7.2.- Ebanjelio aurrekoa: Jesu Kristo guri mintza…
7.3.- Ebanjelioa bera: NEKALDIA (nekaldikoan hiru abesti labur)
7.4.- Homilia

8.-HERRIAREN OTOITZA

Erantzuna: Entzun, Jauna, gure eskaria!

1.-Elizaren alde: Aste Santu honetan, Jesusengandik ikas dezagula: apalak izaten, nork bere burua eskaintzen, zerbitzari izaten. Eska diezaiogun Jaunari.

2.-Hemen bildu garen guztion alde: Jesus gugatik bere burua eskaintzen ikusteak, eraman gaitzala, saiatzera, mundua zintzoago eta solidarioago izan dadin. Eska diezaiogun Jaunari.

3.-Sufritzen ari diren pertsona guztien alde: Jesusen heriotzan eta piztueran Jainkoak agertu duen maitasunak arindu ditzan. Eska diezaiogun Jaunari.

4.-Gure kristau-elkarte osoaren alde: gaur prozesioko pozaldian Jesusekin bat egin dugunok, ez dezagula bakarrik utzi bere Nekaldian eta Heriotzan; izan dezagula gogoan, pobreengan, gose direnengan, injustizia jasaten ari direnengan Jesus gaur jasaten ari den nekaldia. Eska diezaiogun Jaunari.