San Jose eguna ABESTIAK 2019-03-19

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna zure maitasuna abestuko (Gora J.-2 71 eta 81)

R/. Jauna, zure maitasuna abestuko dut
betiren beti.

Jauna, zure maitasuna abestuko dut betiren beti,
zure leialtasuna adieraziko gizaldiz gizaldi.
Esana baituzu: “Maitasuna betiko dut eraiki”,
zure leialtasuna zeruan duzu sendoarazi.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza, / argi gure bihotza.

Bai dohatsu / zure etxean bizi direnak, / beti zu goresten ari direnak!

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Hosanna, / hosanna, / zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.

Santu, santu, santua, / diren guztien / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.

Bedeinkatua / Jaunaren izenean / datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesteko mirari / hain harrigarria,
ogiaren irudiz / Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut / aldare gainean
Jesus bera jaten dut / egiz jaunartzean.

Nire begiek Jesus / han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek / ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut /han dela sinesten,
sinesmenaren argiz / hau dut ezagutzen.

AZKENA

Eskerrak bihotzetik, / Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu (e)ta salbatu / gaituzu, bai, denok;
Zuganatu gaitzazu / Zureak garenok.