Garizumako 2. igandea C ABESTIAK 2019-03-17
SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)
R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala / zure izena, Jauna.
1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.
2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde Hark eginak. R/.
SALMOA
Jauna dut argi, / eta salbamen.
Jauna dut argi eta salbamen,
nork ni beldurtu?
Jauna biziaren babes,
nork ni izutu? R/.
EBANJELIO AURREKOA
Jauna dut argi, / eta salbamen.
Jauna dut argi eta salbamen, / nork ni beldurtu?
Jauna biziaren babes, / nork ni izutu? R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / Jauna, / sinesten dut,
indartu zuk / nire sinesmena.
SANTU
Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)
Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan .(2)
JAUNARTZEA
R/ Jainko gizon eginari / agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri / esker, otoitz, maitasuna”. (bis)
Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
Har(e)k dakarren argia.-R/.
Mundu guztiak gora dezala
Jainko Jaunaren Semea,
mundu guztiak goza dezala
Har(e)k dakarren ogia.- R/-
Mundu guztiak sinets dezala
Jainko Jaunaren kuttuna,
mundu guztiak aitor dezala
Jesus Jaunaren egia.-R/.
Mundu guztiak bete dezala
Jainko Aitaren ametsa,
mundu guztiak onar dezala
askapenaren bidea. R/.
AZKENA
Agur, Erregin goien goiena, / poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea, / zuzen bidea zerurako.
Evaren ume erbestekoak / nahigabetuak gatoz, ama,
samintasunez eta negarrez
pozkida bila zuregana.-R/.