Urteko 8. igandea C ABESTIAK 2019-03-03

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna
betikoa baita.

On da Jaunari eskerrak ematea,
eta zure izenari, Goi-goiko,
eresi egitea;
goizean iragartzea
zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.

Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna
betikoa baita.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Izar-argia bezala zarete munduan,
bizitza zentzuz bizi eta agertzean.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna,
sinesten dut,
indartu Zuk
nire sinesmena.

SANTUA

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere geure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun (e)ta jabea.

Jesusen bihotza
dago suturik,
maitasuna agertzen
alde guztitik.

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun (e)ta jabea.

Non aurkituko da
bihotz gogorrik
bihotz honen suan
urtuko ez denik.

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun (e)ta jabea.

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna,
bihotz bihotzetik.
Eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti.

Erakutsi diguzu
zure maitasuna
ta maitasun bidea
den zuzentasuna.