Epifania Agerkundea C ABESTIAK 2019-01-06

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

APAIZAK: Aintza zeruetan Jaungoikoari.
DENEK: Aintza, Zuri, Jauna, Eta eskerrak Zuri

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.-R/.-

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.-R/.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.-R/.

Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesukristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.- R/

SALMOA

Ikusi dute / lur-muga denek
gure Jainkoagandiko / garaipena.

Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari ilargia itzali artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasora,
ibaitik lehor mugara..-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Haren izarra ikusi / dugu sortaldean,
eta hemen gatoz Jauna gurtzera.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Aspaldian, urrunean, / sortu zen Jainko Semea,
gaur sortzen da gureٮartean: / zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

R/. Gaur sortzen da gureٮartean; / zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

Ilunpean, giltzapean / hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan: / egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!- R/

AZKENA

Zatozte, kristauak, / bihotzak pozturik,
zatozte guztiok Belenera, / jaio den gure Jesus ikustera
“Jauna gurtu dezagun” (3), / ahuspezturik.

Ardiak utzita, / datoz artzain onak / zerutik deituak estalpera.
Goazen gu ere / berekin batera.
“Jauna gurtu dezagun” (3) / ahuspezturik.- R/

Gure maitasunez, / askatxo batean
hotzez dar-dar zaude / Jesus ona!
Zatoz, gugana, / Haur gozo laztana.
“Jauna gurtu dezagun” (3), / ahuspezturik. R/