Andre Maria ABESTIAK 2018-12-08
SARRERA
Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.
Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea.-R/.
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.
Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.
SALMOA
Kanta Jaunari kantu berri, / egin baititu hainbat harrigarri.
Ikusi dute lur-muga denek, / gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari, / egin oihu eta irrintzi, egin eresi.-R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Poztu, Maria, graziaz bete hori; / Jauna zurekin.
Bedeinkatua zu, / emakumeen artean.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna / zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna / zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena, / santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua, / egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur / egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak, / geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Kanta zagun guztiok / bihotza betean,
gure Salbaitzailea / etorri artean.
Gauaren erdian da / entzun deiadarra:
“Erne egon gaitezen, / badator senarra”.-R/
Nagusia badator (e)ta, / lapurrak bezala,
Jaunaren zain guztiok / aurkitu gaitzala.-R/
AZKENA
Maria sortu zinen errugabekoa, / santutasun guztiaz apaindutakoa.
Agur, agur, agur Maria, / Agur, agur, guztiz garbia.