Urteko 32. igandea B ABESTIAK (2018-11-11)
SARRERA
Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakea, zer bakea!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.
Jaunari diot: / “Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago / Jaunaren eskuetan”.
AINTZA
Aintza zeruetan / Jainkoari,
bakea lurrean / gizonari.
1.-Hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu,
bedeinkatua Zu, / eskerrak zuri.-R/
2.-Jainko Jauna, / zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, / gorespen zuri.- R/
3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, / Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu / munduko bekatua, / erruki, Jauna.-R/.
4.- Zu bakarrik / Santua, / Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin, / Jainko Aitaren argitan.
SALMOA
Gora Jainkoa / egin kantu,
bihotz hautsiak, / pizten ditu.
Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
eta gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan. -R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Zorionekoak, / gogoz behartsu direnak;
berena dute-eta / zeruetako erreinua.- R/
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU (Bened 112)
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
JAUNARTZEA
Aita Jaungoikoak deitzen gaitu, / Bera da gaixoen janari,
Beragan dugu, bai, / guk aurkitzen, / osasun ta bake ugari.
Aita Jaungoikoak deitzen gaitu, / Bera da gaixoen janari,
Beragan dugu, bai, / guk aurkitzen, / Osasun ta bake ugari.
Denok gaur jaten baldin badugu / ogi bat
mahai santu batean, ezin izan
gorroto-haserrerik gaurtik behin ere / gure artean.
Jauna begira / beti daukagu / eskuak zabaldurikan,
Beraren bidetik / joan behar dugu / ta eseri beraren mahaian.
AZKENA
Ama Maite Maria, / egiguzu lagun,
Zure bitartez Jesus / ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.-