Urteko 29. igandea B ABESTIAK 2018-10-21

SARRERA

Apostoluak mendi gainean / Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren, / Aitarengana igo zen.

R/.- Kristo sartu da zeruetan: / Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan, / dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta / benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira / zeru aldera bazeuden.- R/.

Galilearrak, zertan zaudete / zeru aldera begira?
Berri etorri behar zaizue / gaur igoa den antzera.-R/

AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari, bakea lurrean gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu, eskerrak zuri.- R/.

2.-Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, gorespen zuri.- R/.

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, erruki, Jauna.- R/..

4.- Zu bakarrik Santua, Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin, Jainko Aitaren argitan. R/.

SALMOA

Gure artera / betor, Jauna, / zure betiko / bihotz ona.

Geure bihotza
Jaunaren zain dugu,
lagun eta babes
bera baitugu.
Betor gugana, Jauna,
zure maitasuna,
zugan baitugu
geure uste ona.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Gizonaren Semea / besteak zerbitzatzera / etorri da,
eta bere bizia / askoren erospen-sari / ematera.- R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena.
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut
Nahigabean ere / hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!

AZKENA

Agur, Jesusen Ama, / Birjina maitea,
agur, itsasoko izar / distiratzailea;
agur, zeruko eguzki / pozkidaz betea,
“agur, bekatarien / kaia eta estalpea” (2).