Urteko 26. Igandea B ABESTIAK 2018-09-30
SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)
R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala / zure izena, Jauna.
1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari, / eman gorespen eder berari. R/.
2.-Zatozte eta entzun / Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.
AINTZA
Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari / eta bakea,
eta bakea, / lurrean gizonari.
SALMOA
Zure hitzak, Jauna, / Espiritu eta bizi dira.
Jaunaren legea bikain, / barrena birbizteko,
Jaunak hots egina sendo, / Ezikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen, / bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi / begien argi.- R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Zure hitza, Jauna, egia da; / santu egin gaitzazu egian.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / Sinesten dut.
SANTU (Bened 116. or.)
Santu, santu, santua, / santu, santu, santua.
Diren guztien Jainko Jauna. / Santu, santu, santua.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan (bis).
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan (bis).
JAUNARTZEA
Kristorekin guk fede bera, / Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.
Gorputz batean zati asko, / bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak. / Hargatik, gora diogu…-R/
Erakusten du / hau dela gure bidea. / Egin dezagun
batasun eta bakea / Hargatik, gora diogu… R/-
AZKENA
(Doinua Vicente Aranburu, Coleccion de Cantos…1947, 159. zenb.)
Mikel Mikel Mikel gurea
MIKEL, MIKEL, / MIKEL GUREA,
GORDE, GORDE / EUSKAL HERRIA
−Goazen, euskaldunak, / Aralarrera
Mikel Aingerua / bisitatzera
−Aralartik zatoz, / herririk herri,
sinesmenez zahar / arimaz berri.
−Urtero zatoz zu / gure artera
Kristoren fedean / gu sendotzera.
−Euskaldun lurrean / ginen gu jaio,
gure sinesmena / bizirik dago.
−Ongi etorria / gaur denok zuri
zu zaitugulako / gure zaindari.
−Euskaldun guztien / zaindari zara
horregatik gatoz / zu agurtzera.
−Gurekin zaude hemen, / Aingeru Deuna
bizkotur guregan / itxaropena.
−Denok pozik gaude, / zaindari umil,
aitona+amonak / eta neska-mutil.
−Gure ama lurra / bedeinkatzera
zatozkigu lagun / gure+elizara
−Biziaren zainak / sendo itzazu,
fede argiz inor / ez dadin antzu.
−Gogoz elkarturik / hainbeste jende
ez gaitezen eror / etsaien mende
−Bizia dakarzu / Jaunak emana,
horregatik gatoz / gu zuregana.
−“Jainko haina nor da? / eginez galde,
sasi-jauntxoei esan / zenien: “Alde!”
−Zinezko kristauak / bedeinkatzera
urtero etorri / zaitez honera.
−Herriko gaixoei / eman osasun.
horixe eskatzen / dizugu egun.