Urteko 17. igandea B ABESTIAK 2015-07-26

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA

Zu zaitut, Jauna,/ nire lagun,
zuk zaintzen nauzu / gau (e)ta egun.

Jauna, zure la guztiek
ospa zaitzatela,
zure zintzoek
bedeinka zaitzatela.
Zure erregetza zein bikain den
aitor bezate,
zure ahal izateaz
hitz egin bezate.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Profeta handi bat
agertu da gure artean.
Jainkoak ikustaldi
egin dio bere herriari.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin zeruko kanta ederrena.
Santua, santu, santua zara
Jaungoiko gure Jaun onena,
Zeru ta lurrak goresten dute, goresten zure ahalmena,
«Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna ta gorapena,
bedeinkatua orain ta beti guregana datorrena” (2).

JAUNARTZEA

Azken afari ezkeroz, Jauna,
gure janari Zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun
Zure gorputza hartzera.
Ogia bide gera iristen
gure gorputzak lotzera,
zuhaitz gerria adarrarekin
bat egiten den antzera.

Batasun honek eskatutzen du
arimak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezen
bat eginikan zurekin.
Zaren osoa eskaintzen zara,
izanez gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean
ez genuke nahi huts egin.

AZKENA

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!