Urteko 16. igandea B ABESTIAK 2018-07-22
SARRERA
Zein gozo (e)ta eder den / guztiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu,
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.
AINTZA
“Aintza, aintza, ALELUIA” (3) / abestu Jaunari.
Norbait larri eta estu / zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe / maitasun besarkada,
hurkoari on eginez / Jainkoa goresten da, / zinez denok maita.
SALMOA
R/.- Jauna dut artzain, / ez naiz ezeren / beharrean.
Jauna dut Artzain / ez naiz ezeren beharrean,
larre guritan etzanarazten nau. Atsedenezko iturrira narama,
eta hor birbizten dit barrena.
Banarama bidezidor zuzenetatik, / bere izenagatik.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Nire ardiek aditzen dute / nire mintzoa –dio Jaunak-;
nik ezagutzen ditut, / eta haiek ondotik datozkit.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena.
Santua, santu, santua zara
Jaungoiko gure Jaun onena, / Zeru ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena, / «Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna ta gorapena, / bedeinkatua orain ta beti
guregana datorrena» (2).
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Zu zara Jainko salbatzailea, / argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza / aterpe babesgarria.
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
Pozik gabilzke ur ateratzen / biziaren iturritik.
horren indarrak baitu pertsona / berpizten hilen artetik.- R/
Gorets beza lur osoak Jauna, / kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian / salbatzaile dugun Jauna. R/.
AZKENA
Jainkoaren Ama, Ama guztiz ona,
“zaitugu maite beti, beti” (2)
Gure esker gaiztoek
zure bihotza dute erdiratzen samurra baita.
Gutaz izan (e)zazu
beti errukia, beti, beti.