Urteko 14. igandea B ABESTIAK (2018-07-08)

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Urteko) SARRERA (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde Hark eginak. R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA Mintzo eta Kantu Urtekoa 2015 7/62

Erruki hutsa / dugu Jauna, / errukia ta / maitasuna.

Zugana jasotzen ditut begiak,
Zeruan errege zaren horrengana.

Nola morroien begiak nagusien eskuetara
eta neskamearen begiak etxekoandrearen begietara,
hala daude gure begiak Jaunagana,
gure Jainkoagana,
gutaz erruki dadin arte.-R/.

ALELUIA Mintzo eta Kantu Urtekoa 2015 7/63

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren Espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona emateko bidali nau.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut.
Nahigabean ere / hauxe esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu.
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut.
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut.
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut.
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna, / bihotz bihotzetik.
Eskerrik asko, Jauna, / orain eta beti.

Eskerrik asko, Jauna, / gugan zaudelako,
eta zure biziaz / bizi garelako.