Ekainaren 24ª Joan Bataiatzailea ABESTIAK 2018

SARRERA

Argiaren seme eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu bihotzean.

AINTZA

(Apaizak) Aintza zeruetan
Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna, eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna, eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna;
Jauna,
Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna,
Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Zuk kentzen duzu
munduko bekatua, erruki, Jauna;
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua, entzun gure deia;
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu,
Erruki Jauna.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesu Kristo;
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.

SALMOA

Gora Jainkoa
egin kantu,
bihotz hautsiak
pizten ditu.

Jauna, zuk aztertzen nauzu
eta zuk ezagutzen:
zuk dakizu
noiz esertzen naizen
noiz jaikitzen.
Urrundik ulertzen dituzu
nire gogorakizunak,
noiz nabilen, noiz natzan,
zuk ikusten duzu,
nire bide guztiak
ezagunak dituzu.-R/.

ALELUIA

Aleluia, Aleluia, aleluia.

Zu, haurra,
Goi-goikoaren profeta deitua
izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik
joango baitzara,
hari bidea prestatzera.

Aleluia, Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu
bihotz barnez
pobreak:
haiena baita
zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako
lurraz baitira
jabetuko.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu
negarretan direnak:
gozotasuna
izango dute Jaunagandik.
Dohatsu
zuzen gose direnak:
Ho(r)ien goseak
bere asea izango du.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu
zintzo bizi direnak:
haiek baitute
barne zoria gozatuko.
Dohatsu
lagun hurko direnak:
atsegin handiz
beti biziko direlako.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra
“zeruko atea
itsasoko izarra” (2).