Joan Bataitzailearen jaioteguna (2018-06-24
José Román Flecha Andrés / PALABRA DEL SEÑOR –Salamanca
Aurkezpena: Antonia Castro Panero / Euskaraz: D. Amundarain / Musika: M’invocherà e io l’esaudirò.
Zortzigarren egunean haurra erdaintzera joan ziren, eta Zakarias izena ezarri nahi zion jendeak, aitaren izena bera. Baina amak esan zuen: «Ez, Joan izango du izena».
Esan zioten: «Familian ez duzue inor izen horretakorik».
Eta aitari keinuka galdetu zioten, zein izen ezarri nahi zion.
Hark oholtxo bat eskatu eta idatzi zuen: «Joan du izena».
Bat-batean, hitza etorri zitzaion eta Jainkoa bedeinkatzen hasi zen Zakarias. (Lukas 1,57-66)
Etorri den haur honek berekin ekarri du gure promesak betetzea.
Jesus Mesiasen aitzindari izan behar zuen Joanek.
Kontakizunak adierazi du Jainkoarena dela ekimena salbazioan.
Berriro ere Jainkoak aurrea hartu digu giza egitasmoak aldatuz. Jainkoak pentsatu duen izenak hau esan nahi du «Jainkoak bere faborea eskaini duela». Jainkoaren ikonoa-edo da Joan, historian.
Zeregin berezia gomendatu dio Jainkoak Joani. Ez da ariko antzinako tenpluan, zerbitzari. Bidea prestatuko dio Jesusi. Ez da iritsiko zahartzarora, bakean. Hiltzera galduko dute, Jaunaren Legeari leial eusteagatik.
Zakariasek, Joanen aitak, hitza berreskuratu du Jainkoaren borondatea zein den aitortu eta hots egin duenean. Jainkoaren borondate hori ez onartzea eta ez hots egitea, mutu gelditzea bezala da.
Moisesen legeari leial izango zaio Joan. Ez horrenbeste, erritu-aginduei dagokienez, baizik konbertsiora deitzeari eta zuzentasuna indartzeari dagokienez.
Mesiasen aitzindari izango da Joan, predikuan agertuko duen adoreagatik. Mesias laster etorriko dela iragarriko du Joanek, eta etorria dela agertuko du jende artean.
«¿Zer izango da haur hau?» Profeta librea eta leiala izango da, sinesteduna eta sinesgarria. Ongia eta egia iragarriko ditu, eta gaizkia eta ustelkeria salatuko. Horrek bizia galtzea ekarriko badio ere.
Jesus Jauna, zeuk esan zenigun emakumeagandik jaiotakoen artean ez zela izan inor Joan baino handiagorik. Haren mezuak lagundu diezagula zure misioa eta geure bokazioa aurkitzen. Amen.