TAUZMENDI B 10 IG OHAR 2018-06-10

SARRERA

Anai-arrebok, pazkoaldia bukatu genuen; Hirutasun Santuaren jaia eta Corpus ere ospatu ditugu. Hemendik aurrera, Urteko deitzen dugun aldia ospatuko dugu. Apurka-apurka Jesus hobeto ezagutu eta gehiago maitatzen saiatuko gara, beti ere elkarren arrimoan.

Zirragarria da gaurko ebanjelioa. Jerusalemgo lege-maisuek egundoko iraina bota diote Jesusi: deabrudun zarelako botatzen dituzu zuk deabruak. Eta Jesusek: bai zoroak zaretela; deabruak deabruak botatzen baditu, bere buruaren kontra ari da, ezta? Jesusen familia ere ez dago conforme Jesusek esaten eta egiten dituen gauzekin; etxera eraman nahi dute. Eta Jesusek: zer ari zarete?, odolezko familia zabalagoa eta sakonagoa den bat eratu nahi dut nik; Jainkoaren Hitza entzun eta betetzen dutenena.

Kontratakoak kontrako, ikasleak hurbilagoko ari zaizkio bihurtzen Jesusi.

Senideok, bai erraza dela benetan zoro direnek buru-argi dena zorotzat eman nahi izatea! Eska diezaiogun argia Jesusen Espirituari.

Lehen irakurgaia Hasiera liburutik 3,0-15

Hasiera liburuak, alde batetik, gizakiak bekatu egin izana kontatzen digu; bestetik, Jainkoak bere errukia ahaztu ezina.
Gizakia konturatu da, biluzik dagoela eta lotsa sentitu du Jainkoaren aurrean: Jainkoarekiko egin duen haustura da; baina berriro esan: gizakiak egin du haustura; Jainkoak lehenean jarraitzen du: ezin ahaztu da gizakiaz.
Ondoren, Jainkoak galdera egitean, gezurra atera zaio gizonari: eman didazun emazteak eragin dit: ordu arte elkarren mailale bizi ziren
bien arteko haustura da.
Hirugarren, naturarekiko haustura dator: sugeak engainatu nau, erantzun dio emakumeak Jainkoari. Lehen ondo konpontzen zen naturarekin ere; orain haustura.
Azkenean, salbazioaren promesa. Jainkoak esan dio sugeari: hori egin duzulako, emakumeak joko zaitu buruan eta txikituko.

Bigarren irakurgaia San Paulok Korintoarrei egindako 2. gutunetik 4,13−5,1

Paulok esaten die korintoarrei: Jesusi jarraitzen diotenak ahul eta makal sentitzen dira. Baina fedeak indartzen ditu. Gure gabeziak baino indartsuagoa da fedea. Eta Jainkoak munduan egindako gauza miresgarriak aitortzera eragiten digu.
Ondoren, korintoarrak animatzera jo du. Barnean gizaki berria daramagu. Orain bizi ditugun sufrimenduak ezer gutxi dira espero dugun geroko aintzaren aldean

Ebanjelioa San Markosen liburutik 3,20-35

Bere familiaren ustetan, Jesus zoratu egin da; etxera eraman beharra sentitu dute. Jerusalemgo lege-maisuentzat, berriz, deabruduna da Jesus. Iritzi horien aurrean, nahiko lan izango zuten Jesusen ikasleek Jesusi jarraitzen segitzeko
Jesusek, ordea, ez du galdu patxadarik. Jerusalemgo lege-maisuei esan die: deabruduna baldin banaiz, nolatan bota ditzaket deabruak?, neure buruaren kontra ariko nintzateke. Eta famiartekoei, berriz, esan die, odolezko familiaren gainetik beste familia-mota bat eratu nahi duela: Jainkoaren Hitza entzun eta betetzen dutenena.
Jesus adoretsu honen aurrean, neure buruari galdetu beharko nioke: zenbat aldiz egin nahi izaten diot uko Jainkoak aurkezten didan berritasun bati, neure egoismoari jarraitzeko? Eta pozik hartu beharko genuke gaurko mezua: Jesusek bere familia egin nahi gaitu.

Herriaren otoitza

1.-Elizako arduradunen alde: saiatu eta jakin dezaten, Kristoren inguruan Jainkoaren familia bat eratzen, eta beraren zerbitzari izan daitezen, apal-apal, Jainkoaren Hitza eskainiz eta eredu izaten saiatuz. Eska diezaiogun Jaunari.

2.-Nazioen eta nazioarteko erakundeen erantzule direnentzat: kontzientzia garbiz aurrerapena bila dezaten eta ustelkerian eror ez daitezen, botere eta diru bila. Eska diezaiogun Jaunari.

3.-Gizon-emakumeen sufrimendua arintzen saiatzen diren guztientzat: gai izan daitezen Kristo bera ikusteko anai-arreba txikienengan, gaixoengan eta gizarteak zokoratu dituenengan. Eska diezaiogun Jaunari.

4.-Hemen elkartu garenontzat: Jainkoaren erreinuaren eraikitzaile izan gaitezen, bizitzako geure gorabehera guztietan, bakoitza hartu dituen dohainen arabera. Eska diezaiogun Jaunari.