Jaia «Andre Maria, Elizaren Ama»
[Eliza = fededun guztiek eratua]

(Duela aste batzuk, Frantzisko aita santuak erabaki du ezen Mendekoste ondoko astelehenean, egutegi liturgikoan ezarriz, «Andre Maria, Elizaren Ama» jaia egingo dela [Eliza = fededun guztiek eratua].

Santa Marta Etxeko bere homilian, Frantziskok lehen aldiz ospatu du «Jaia: Andre Maria, Jainkoaren Ama» [2018-05-21]. Aita Santuak esan du Jainkoak emakume batengandik jaio nahi izan duela, Elizari erakusteko emakumearen bidea [kontuan hartu behar da Aita Santuak egin duen hitz jokoa, eliz tradizio handiari jarraituz: batetik, emakumea bere zentzun arruntean; bestetik, emakumea bere zentzu espiritualean: Eliza = emakume, ama, emazte].

Frantziskok esan du emakumea bereizten duen bertuterik handiena txera edo samurtasuna dela, eta horregatik Elizak ikasi beharra duela ama direnengandik, apaltasun eta otzantasun-eredu direlako.

AITA SANTUAREN HITZALDIKO ZATITXO BATZUK
(Iturria: Vatican Media)

«Eliza femeninoa da, “eliza, emaztea” delako: femeninoa da. Eta ama da, erditu egiten da. Emazte eta ama. Eta [Eliz] Gurasoak harago doaz eta diote: “Zure arima ere Kristoren emazte da eta ama”. Elizaren Ama den Mariagandik datorren jarrera honetatik ulertzen ahal dugu Elizaren alderdi femenino hau; hori falta zaionean, Elizak galdu egiten du bere egiazko nortasuna eta ongintzarako lagunarte bihurtzen da edo futbol-talde edo edozer gauza, baina ez Eliza».

«Inporta duena, Eliza emakume izatea da, emazte eta ama-jarrera hau izan dezan. Honetaz ahazten garenean, Eliza maskulino da, aipatu alderdirik gabeko, eta tamalez mutilzahar / neskazaharren Eliza bihurtzen da: isolaturik bizi direnena, maitatzeko ezgai, ernatzeko ezgai. Emakumea gabe, Elizak ezin egin du aurrera, bera emakume delako. Eta emakume-jarrera hau Andre Mariagandik datorkio, Jesusek hala nahi izan duelako».

«Ama den Elizak samurtasunaren bidea egiten du. Ezagutzen du segidako jakinduria honen hizkuntza: ferekatzearena, isiltasunarena, gupidaren berri baduen begiratuarena, isiltasunarena baduenarena. Era berean, Elizako kide bezala bizi den arima batek, pertsona batek, bera ere ama dela jakinik, bide hau egin behar du: pertsona otzan eta esaneko, samur, irribarretsu eta maitasunez betearena».