Pazkoaldiko 3. igandea B ABESTIAK (2018-04-15)

SARRERA

Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.

R/.- Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!

Ekaitzaren ondorean / eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza, / Jesus ona berpiztu da.-R/.

BATAIOA BERRITU

R/.- Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko / eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/.

Jainkoa baita nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.- R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza
Jainko berak eman digun / maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA

R/.-Jaunari kanta ona baita, / Hain du handia,
bere betiko errukia.

Jainko, ene laguntzaile, / nik deitzean entzun nazazu,
estualdian lasaitzen bainauzu: / erruki zakizkit eta nire otoitza entzun.- R/.

ALELUIA

R/.- Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.

Jesus Jauna, ager iezazkiguzu Liburu Santuak;
sutu gure bihotzak, hitz egiten diguzunean.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

R/.- Piztu da, Kristo, aleluia! / Guregan dago, aleluia!

Jainkoak baitu gaur
Kristo piztu, aleluia!
Bere indarrez piztuko gaitu,
Aleluia, aleluia!- R/.

Gure gorputza
Baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin gaitu bat egin,
Aleluia, aleluia!-R/.

Jaunari kanta
Goresmen eman, aleluia!
Bai bihotz eta bai gorputzean,
Aleluia, aleluia!- R/.

AZKENA

Bai, eskerrak eman zeru-lurretan.
Eskerrak eman, Jainkoari,
gure onetan baita denetan ari.
Eskerrak eman zeru-lurretan,
eskerrak Jainkoari,
menderen mendetan.