Pazkoaldiko 2. igandea B ABESTIAK 2018-04-08

SARRERA Hau da eguna Jaunarena (Bened 369. or; Gora Jainkoa-2,38. or.)

R/.- Hau da eguna, / Jaunarena: / Gaur piztu da ta / Jesus Jauna.
Piztu ta kanta: / “Ona Jauna!, / Zer zoriona! / Zer eguna!”

Zatozte, kanta / Jainkoari, / osasun dugun Harkaitzari.-R/.

Goazen eskerrak / ematera, / soinu ta kantuz goratzera.-R/.

BATAIOA BERRITZEA Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak 55. or.)

R/. Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

1.-Jauna da nire /Jaungoiko eta / salbatzaile, / Lasai nago ni, / beldur gabe. -R/.

2.-Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena; / bera, salbatu / ninduena.- R/.-

3.-Zuek duzue / hartu ta+edango/ ura pozik, / osasunaren / iturritik.- R/.

4.-Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari, / dei egin haren / izenari.- R/.

5.-Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi, / zabaldu haren / izen handi.- R/.

6.-Kanta Jaunari / ospetsu baita / egitetan, / jakin bezate / lur-mugetan.- R/.

7.-Deiadar pozez / Siongo denok: / Zure+erdian / dago+Israelgo / santu+handia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA Mintzo eta kantu B Pazkoaldia 2015, 5/63

R/.- Eskerrak Jaunari / haren maitasuna / betikoa baita.

Jaunaren eskuinak nau altxatu, / Jaunaren eskuina bizkor da jokatu.
Hil ez, baina bizi naiz egingo, / Jaunaren eginak nik oihu egingo.
Zigortu nau Jaunak, zigortu, / baina ez nau heriotzaratu.- R/.-

ALELUIA Mintzo eta kantu B Pazkoaldia 2015, 5/64

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ikusi nauzulako sinetsi al duzu?, / dio Jaunak;
zorionekoak, ikusi gabe sinesten dutenak.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

JAUNARTZEA Piztu da Kristo, aleluia (Bened. 383) (Gora Jainkoa-2, 41)

Jainkoak baitu / gaur Kristo piztu, aleluia!
Bere indarrez / piztuko gaitu, aleluia, aleluia!

R/. Piztu da Kristo, aleluia. / Gu baitan dago, aleluia!

Gure gorputza / baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin / gaitu bat egin, aleluia, aleluia!-R/

Gorputza dugu / Kristoren zati, aleluia!
Erosi gaitu / zinez garesti, aleluia, aleluia.-R/.

Jaunari kanta: / Goresmen eman, aleluia!
Bai bihotz eta / bai gorputzean, aleluia, aleluia!-R/.

AZKENA

Zeru-lurren Erregina: / Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna: / Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!