Ostiral Santua B 2018-03-30
HOMILIA

Anai-arrebok!

Askotan esan izan dugu: San Joanen ebanjelioak garaipen eta aintza bezala azaltzen ditu Jesus Nekaldia eta gurutzeko heriotza. Beste hiru ebanjelioek ez bezala oso. Beste hirurek era dramatikoan agertu digute Jesusen heriotza; ia-ia porrot bezala. Joanek, alderantziz, garaipen eta aintza bezala. Jesusek berak esana zuenez: Gurutze-puntara jasoko nautenean, gizon-emakume guztiak neugana erakarriko ditut.

Gaur entzun dugun Nekaldiaren kontakizunari gainbegiratu bat ematea aski dugu hori argi eta garbi ikusteko.

1.-Atxilotu dutenean. Jesusek esan die bila etorri direnei: Neu naiz. Bi hitz hauek Yahvek, sutan zegoen laharraren hartan, Moisesi esan zizkion hitzak gogorazten dizkigute. Jauntasuna adierazten duten hitzak dira. Hori baino gehiago: ematen du, atxilotze horren operazio guztia Jesusek berak antolatu nahi duela; alde batetik, bila etorri direnei esan die: utzi itzazue bakean nirekin diren hauek; bestetik, Pedrori, etorri direnetako bati belarria moztu diolako, errieta egin dio.
2.-Apaiz Nagusiari eman dion erantzunak ere, jauntasuna adierazten du. Esan dio: Zertan galdetzen didazu niri; galdetu entzun izan didatenei. Eta masaileko bat eman dion soldaduari ere: Gaizki hitz egin badut, esadazu zertan; eta ongi hitz egin badut, zertan jo nauzu?
3.-Pilatori hasieran ez dio erantzun nahi. Eta agintaria harriturik. Orduan Jesusek: Ez zenuke aginterik izango, goitik emana ez bazenu.
4.-Gurutzean. Hiru hitz. Baina ez dakar Markosek eta Mateok dakarten hura: Aita, zergatik utzi nauzu eskutik? Beste hauek dakartza:
Ama Mariari eta Joani esandakoa. Adierazteko, Ama Maria gizadi osoaren ama dela.
Egarri naiz. Adierazteko, den-dena eratua zegoen planaren arabera gauzatu dela.
Den-dena bete da. Adierazteko, inork ez diola bizia kendu, baizik eta bere gogoz eman duela. Misioa edo egitekoa bete duenaren garaipen-irrintzia da.

Jauntasuna agertu du Jesusek prozesu guztian, Joanen ebanjelioaren arabera.

Hermanos y hermanas!

Muchas veces hemos señalado que el relato de la Pasión en Juan es distinto del relato de los otros tres evangelistas. En estos evangelios el relato es dramático. Casi-casi expresión de una derrota. En el evangelio de Juan, Jesús aparece como señor y glorioso en todas las situaciones.

Juan ha querido mostrarnos el otro lado de la pasión; lado de pasión visto desde la resurrección de Jesús.

Nos ha presentado la victoria de Jesús frente al miedo, frente a la derrota, frente a la muerte, frente a los poderes del mundo, religiosos y civiles.

Es una enorme protesta gloriosa contra la arbitrariedad del poder, contra la injusticia para con la gente pobre y débil.

Una protesta levantada en alto, como una gran vida.

Tratemos de aplicar todo lo referente a la pasión de Jesús a la pasión que le toca vivir a la humanidad, que nos toca vivir; especialmente, a los más desamparados: por una parte, el desgarro, el sufrimiento que nos toca vivir; por otra parte, la visión desde el otro lado, visión que Juan ha querido recalcar desde la experiencia de la resurrección de Jesús. La última palabra no es la de la esclavitud. La última palabra es VIDA, con mayúscula.

«Cuando yo sea elevado a lo alto, atraeré a todos y a todas hacia mí». Eskerrik asko, Jesus gure Jauna!

Dionisio Amundarain