Pazko Igandea B ABESTIAK 2018-04-01
SARRERA Kristo bizi da bizi lehen, orain (Meza Abestiak Bened. 358)
R/. Kristo bizi da bizi / lehen, orain, beti.
Hilen artetik zaigu Kristo berriz piztu,
loan daudenetatik / lehen bizi fruitu.
Berak heriotzea / piztuz du garaitu. –R/.
Hilen artetik zaigu Kristo berriz piztu,
eta heriotzea piztuz desegin du.
Non duk, heriotzea, hire garaitzea.-R/.
BATAIOA BERRITU: Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak {gorria}55)
R/. Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.
1.-Jauna da nire /Jaungoiko eta / salbatzaile,
Lasai nago ni, / beldur gabe. -R/.
2.-Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.- R/.-
3.-Zuek duzue / hartu ta+edango/ ura pozik,
osasunaren / iturritik.- R/.
4.-Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.- R/.
5.-Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.- R/.
6.-Kanta Jaunari / ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.- R/.
7.-Deiadar pozez / Siongo denok: / Zure+erdian
dago+Israelgo / santu+handia.- R/.
AINTZA
Aintza zeruan, aintza zeruan, /aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, /lurrean gizonari.
SALMOA
Hau eguna hau, / Jaunak egina, / gure poza ta / gure atsegina.
Eskerrak Jaunari, ona baita, /haren maitasuna betikoa baita.
Israel etxeak hau esan beza: /Haren maitasuna betikoa.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Opari eskainia izan da Kristo, / gure pazko-bildotsa.
Ospa dezagun, beraz, Jaunagan.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Hosanna, hosanna, zeru goienetan (bis).
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan (bis).
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut! / Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe+esango dizut: / Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut! / Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta+atsekabean dei egingo dizut: / Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut! / Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut: / Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
AZKENA
Zeru-lurren Erregina: / Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna: / Aleluia!
Zuregandik sortu dena: / Aleluia!
Hilobitik zutitu da: / Aleluia!-R/.